Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak bat egingo du Besalde Elkarteak eta Sahara-Euskadi mugimenduak larunbatean Bermeoko Lameran egingo duten elkarretaratzearekin

-Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek bat egingo dute elkarretaratzean

-Marokoko indar armatuek Guergueraten eginiko erasoaldia eta, honenbestez, su-etena urratu izana salatu nahi da

Bermeon, 2020ko azaroaren 19an.- Bermeoko Udalak bat egingo du Besalde Elkarteak eta Sahara-Euskadi mugimenduak larunbatean (azaroak 21) Bermeoko Lameran deitu duten elkarretaratzearekin. Marokoko indar armatuek Guergueraten eginiko erasoaldia eta, honenbestez, su-etena urratu izana salatu nahi da 13:00etan egingo den elkarretaratzean.

Bermeoko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek parte hartuko dute. Hots, Eusko Alderdi Jeltzaleak, EH Bilduk eta Guzanek. Gainera, Bermeoko Udaletxeko balkoian Saharar bandera jarriko da Saharako Herriari elkartasuna adieraziz.

19 / 11 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0