Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalaren eta “Neure” startup-a teknologikoaren elkarlanak adimen artifiziala ekarri du udalerriko kultur ekitaldietara

-“LasAI” metodoak COVID-19aren aurreko segurtasun neurriak eta jesarlekuen plana betetzen direla bermatzen du adimen artifizialaren bidez

-Ibon Reinoso ekintzaile bermeotarrak sortutako sistemari esker, Bermeoko aretoetan kultur ekitaldiez gozatzeko aukera izango da segurtasun neurriak errespetatuz

Bermeon, 2021eko uztailaren 07an.- Iazko Busturialdeko Enpresa-Ideien lehiaketan gailendu ziren Ibon Reinoso bermeotarra eta bere taldea (Eneko González eta Mikel Colmenares). Gazte ekintzaile horiek adimen artifizialean oinarritutako “ArrAIn” izeneko proiektu berritzailea aurkeztu zuten beste 32 proiekturekin batera. Hirukoteak proposatutako planteamenduak, atunontzien arrain harrapaketak monitorizatu eta zehaztea ahalbidetzen zuen. Egun, lau kide dira eta “Neure” startup-a sortu dute. Berrikuntzan eta ezagutzan sustraitutako bertako enpresa honek adimen artifizialean oinarritutako konponbideak garatzen ditu eta Udalarekin aritu da elkarlanean kultur-ekitaldietan segurtasun neurriak bermatu aldera.

“LasAI” sistemak COVID-19aren aurreko segurtasun neurriak eta jesarlekuen plana betetzen direla bermatzen du, horretarako, “Neure”-k eratutako Adimen Artifizialak, musukoaren erabilera eta pertsonen artean dagoen distantzia neurtzen ditu. Gertakari desegokiren bat jasoz gero, sistema honek ekitaldiko arduradunari jakinarazten dio, ikuskizunaren martxa egokia ziurtatuz.

Udala eta startup-aren elkarlana udalerria eremu gorrian zegoela gauzatu zen. Hori horrela arazoa identifikatu eta teknologia, laguntzeko tresna gisa erabiltzeko erabakia hartu zuten. Frontoian egin ziren lehenbiziko saiakerak, guneko sarreran musukoak ondo jantzita zeudela kontrolatzeko erabili ziren. Ondoren Nestor Bastarretxea zine aretora mugitu zen sistema osoa.

Lehenengoko saioan, instalatutako adimen artifizialak %80eko emaitzak izan zituen iragarpenetan. Egun, %93-ko doitasuna lortu du denbora errealean. Distantzia edo musukoaren arauak betetzen ez badira, sistemak segituan bidaltzen dio oharra arduradunari.

Elkarlan honen ondorioz,  azpiegitura guztia diseinatzea, instalazioa egitea, froga guztiak egitea, alegia, prozesu berri asko erakutsi dizkio ekintzaile taldeari, sektore publikoarekiko harremanak nola diren eta nola funtzionatzen duten ulertzeko jarraibideak eman baita ere.

Aritz Abaroa alkateak azpimarratu duenez, Udalaren eta herriko teknologia enpresa gazte honen arteko elkarlana berebizikoa izan da areto itxietako ekitaldietan segurtasun neurriak bermatu eta berme horrekin beste gehiago antolatu ahal izateko eta era berean bertoko ekintzaileei aukera eman diegu arazo, egoera eta instalazio erreal baten aurrean beraien lana gauzatu ahal izateko. Zalantzarik gabe Udalaren helburua herriko talentuen lana balioan jartzea da.

07 / 07 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0