Albisteak

Albistea

Bermeok bisita gidatuak eskainiko ditu herriko arkitektura garaikidea eta historia ezagutzeko

Bermeon, 2021eko abenduaren 2an.-  Bermeok eskaintza zabala eskainiko die bisitariei abenduko zubian zehar. Izan ere, herriko arkitektura garaikidea eta Bermeoko historia gertutik ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira. “Uste dugu bi bisita hauek plan aparta izango direla bai kanpotarrentzat eta baita herria hobeto ezagutu nahi duten bermeotarrentzat ere. Jendea ekimen hauetan parte hartzera gonbidatzen dugu”, esan du Turismo zinegotzi Kepa Zumetak.

Bermeoko arkitektura garaikideak kalitate bikaina du. Batez ere, bere arkitektoen garrantziagatik. Izan ere, Teodoro Anasagasti, Pedro Ispizua edo Fernando Arzadun euskal eta europar arkitekturan garai horretako profesional onenen artean daude. Bada, XX. mendearen lehenengo erdian nagusi ziren korronte estilistikoetatik ibilbidea egitea proposatzen du Bermeoko Udalak.

Horretarako, Gorka Pérez de la Peña adituak egindako ibilbidea jarraituz, besteak beste, hurrengo edifizioen azalpenak egingo dira: Kikunbera etxea, Kasinoa, Batzokia, Nautika eskola, Sagrado Corazón ikastetxeko kapila,  Casa del Niño, Ospitale psikiatrikoa, Udal hilerria… Bisita hauek abenduaren 6 eta 11an egingo dira, 11:30ean. Izena eman nahi duenak Bermeoko Turismo Bulegoarekin harremanetan jarri beharko da (94 617 91 54). Bisitak doakoak izango dira.

Bermeoko historia:

Historian zehar Bermeon gertakizun garrantzitsu asko egon dira: suteak, itsasontzi hondorapenak… Gertakizun horiek eragina izan dute bermeotarren izaeran, eta hori guztia herriko hainbat lekutan islatzen da. Urdailife enpresak antolatutako bisita hauen bitartez gertakizun hauek guztiak hobeto ezagutzeko aukera izango du bisitariak. Abenduaren 8 eta 12an antolatu dira, goizeko 11tan, eta sarrerek 12 euroko prezioa izango dute. Izena emateko: https://www.urdailife.com/visita-guiada-en-bermeo/.

02 / 12 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0