Albisteak

Albistea

Arrain Azokako Solidaritza Gunean 9.487 euro bildu ziren eta Osasun Sistemaren barruan ordaintzen ez diren 6 eta12 urte bitarteko umeen tratamenduak erosteko bideratuko dira

-Besteak beste, 500 kilo atun, 300 kilo patata eta 200 txakolin botila kontsumitu dira

-”Solidaritza Gunea Arrain Azokako espazio oso garrantzitsua da. Bertan lan egin duten boluntarioen lana izugarria izan da eta, horri esker, diru hau tratamendu berezi horiek erostera bideratu ahal izango da”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak

Bermeon, 2022ko ekainaren 23an.- Aurtengo Arrain Azokako Solidaritza Guneak 9.487 euro bildu ditu. “Oso pozik gaude lortutako emaitzarekin. Honi esker Osasun Sistemaren barruan ordaintzen ez diren 6 eta12 urte bitarteko umeen tratamenduak erosi ahal izango dira. Jakin badakigu askoz gehiago behar dela, baina aportazio bat egitea lortu dugu. Lagungarria izango dela seguru gaude”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

Besteak beste, 500 kilo atun, 300 kilo patata eta 200 txakolin botila kontsumitu ziren Solidaritza Gunean maiatzaren 20tik 22ra bitartean. “Solidaritza Gunea Arrain Azokako espazio oso garrantzitsua da. Bertan lan egin duten boluntarioen lana izugarria izan da eta Udalaren izenean eskerrak eman nahiko nizkieke. Noski, baita gunean parte hartu duten enpresa eta instituzioei ere. Jende askok laguntza eman du eta oso eskertuta gaude”, jarraitu du.

Solidaritza gunean parte hartu dute: Caritas, Eutsi Gogor Danok Batera, Sagrado Corazón Ikastetxea, Erroxape Emakumeen Elkartea, Dantzaz Blai, Txo Sevilla dantza taldea, Hurre, Izaro Bikers, BREE, Peña Barrueta elkartea, Barturen harategia, Laspiur okindegia, Anchoas Royo, Llona Inprimategia eta San Pedro Kofradia.

Gainera, Urremendi Landa Garapen Elkarteak, HAZI-k eta Arabarako Errioxako ardoaren ibilbideak antolatutako ekimenetan saldutako sarreren dirua Solidaritza Gunera ere bideratu dute.

23 / 06 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0