Albisteak

Albistea

Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko epea zabalik!

-Herritarrek Kultur Etxean ezarritako kutxan edo Internet bidez eman ahal izango dute botoa. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute eta Internet bidez jasotakoek %30a

Bermeon, 2022ko uztailaren 6an.- Bermeotarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratu ahal izango dute gaurtik aurrera. Epaimahaiak aukeratutako 3 kartel finalisten artean gustukoen dutena zein den erabaki beharko dute eta, ondoren, Kultur Etxean ezarritako kutxan edo Internet bidez eman ahal izango dute botoa. Botoa emateko azken eguna uztailaren 11a izango da (20:00ak arte).

Aurreko urteetan bezala, Kultur Etxean ezarri den kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute eta Internet bidez jasotakoek %30a. Internet bidez botoa emateko: https://forms.gle/LovLtvrsDfw9J9Yz5. Epaimahaiak balioan jarri du aurten jasotako lanen maila. Izan ere, 11 proposamenen artean 3 aukeratu dituzte. Orain herritarren txanda izango da. Uztailaren 12an emango da jakitera aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela.

06 / 07 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0