Albisteak

Albistea

Prentsa komunikatua

Bermeon, 2023ko ekainaren 21ean.- Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bermeoko Udalaren Udalbatza berria eratu ondoren, eta Asier Larrauri alkate hautetsiak ekainaren 20an idatziz alkate eta zinegotzi karguari uko egin ziola adierazi ondoren, Bermeoko Udalak osoko bilkura berezia deitu du ekainaren 23rako, ostiralerako, Asier Larrauriren ukoa aurkezteko eta uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorren zozketa egiteko.

Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 40. artikuluak jasotzen duen bezala, uko egitea idatziz gauzatu beharko da Udalbatzaren Osoko Bilkuraren aurrean, eta Udalbatzak horren berri izateko erabakia hartu beharko du hurrengo hamar egunen barruan. Kasu horretan, hauteskunde-legerian ezarritako moduan beteko da postua.

Horrela, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 196. eta 198. artikuluei jarraituz, eta ekainaren 23tik kontatzen hasita 10 egun balioduneko epean, Udalbatza eratzeko bilkura bat egingo da, eta bertan alkatea hautatuko da, honako prozedura honen arabera:

-          Zerrendaburu diren zinegotzi guztiak izan daitezke hautagai.

-          Baten batek zinegotzien botoen gehiengo osoa lortzen badu, hautetsitzat joko da.

-          Inork gehiengo hori lortzen ez badu, dagokion udalerrian herri-boto gehien lortu dituen zerrendako buru den zinegotzia izendatuko da alkate.

-          Berdinketa gertatuz gero, zozketa bidez ebatziko da.

Hori dela eta, Bermeoko Udalak jakinarazten du uneoro ziurtatuta egongo dela gobernagarritasuna.

22 / 06 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0