Albisteak

Albistea

Bermeoko Jazzber Jaialdiak XXV. urteurrena ospatuko du Oddara Trio, Giulio Ottanelli Quartet eta Lian Harmon Trio taldeekin

-Jazz musika eta bere zaletasuna bultzatzea helburu duen Bermeoko Jazzaldi entzutetsua lehen mailako taldeekin itzuliko da Bermeoko Kafe Antzokira itzuliko da ekainaren 28tik 30era, 20:30ean

-Busturialdean egiten den jazz jaialdi bakarra da, gure eskualdean erreferentea

Bermeon, 2023ko ekainaren 22an.- Beste urte batez, Bermeok Jazzberra ospatuko du, Busturialdean erreferentziazko jazzaldia, alegia. Aurten, XXV urte betetzen dituen ekitaldiak,

lehen mailako taldeak ekarriko ditu, besteak beste, Oddara Trio, Giulio Ottanelli Quartet eta Lian Harmon Trio. Jazzaldiak jazz musika eta bere zaletasuna bultzatzea du helburu, eta ekainaren 28tik 30era (20: 30ean) ospatuko da Kafe Antzokian. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

Busturialdean egiten den jazz jaialdi bakarra da, gure eskualdean erreferentea. Aurten XXV. urteurrenean parte hartuko duten taldeak jaialdiak duen maila handiaren erakusgarri dira.

Kontzertuak ekainaren 28an hasiko dira, 20:30ean, Borja Barrueta del Río protagonista duen Oddara Trio taldearekin. Borja Barrueta del Río (Getxo 1975) nazioko eta nazioarteko musikari garrantzitsuenetako bat da. Bere proiektu ugarien artean, "Oddara" Ariel Bringuez saxofoi-jotzaile eta Gaston Joya kontrabaxu-jotzaile kubatarrekin batera dator, musikari ospetsuak eta nazioartean kolaborazio ugari dituztenak

Hurrengo egunean, ekainak 29, 20:30ean Giulio Ottanelli Quartet taldeak jardungo du.

Giulio Ottanelli saxofoi jotzaile, konpositore eta moldatzaile gaztea da, nazioarteko sari asko irabazita datorkigu. Laukotea, Parisko Kontserbatorio Nazionalean sortu zen. Musika erritmiko eta kementsua proposatzen du, melodia finekin.

Azkenik, ekainaren 30ean (20:30) Lian Harmon hirukotearekin gozatzeko aukera izango dugu. Lianen konposizioen mundu pertsonalaren, jazz garaikidearen, standard-en eta abesti herrikoien moldaketen arteko zubia arakatzen du, hizkera herrikoiari eta pertsonalari lotura emanez.

22 / 06 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0