Albistea
Bermeon, 2023ko urriaren 06an.- Bermeoko Udalak abian jarritako Lokalbide programak emaitzak ematen jarraitzen du. Izan ere, martxan jarri zenetik 17 enpresa berri sortu dira Alde Zaharrean: 4 enpresa 2021. urtean, 10 enpresa 2022. urtean eta momentuz 2023. urteari dagokionez beste hiru sortu dira. Programa honek besteak beste, bi helburu nagusi ditu: herriko Alde Zaharra dinamizatzea eta ekintzailetza sustatzea.
Beste urte batez, Bermeoko Udalak, Lokalbide programaren bitartez, laguntzak ematen jarraituko du ekintzaileei, hilean 300 euro gehienez lehenengo 12 hilabeteetan, alokairua ordaintzera bideratzeko.