Albisteak

Albistea

Udaltzaingoak billete faltsuak atzeman ditu Bermeon

-10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak atzeman dituzte.

Bermeoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, billete faltsuak atzeman dituzte herriko denda batzuetan. Gertakariak, hain zuzen ere, otsailaren 6tik 8ra bitartean izan zirela aipatu dute. “Herriko denda batzuetan 10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak erabili ziren. Kasu batzuetan erosketak egiteko erabili zituzten billeteak, eta beste batzuetan, berriz, billeteak aldatzeko eskaera egin zuten dendetan”, azaldu du Aritz Flores udaltzainburuak. 

Gertakariak ikertu ostean, egileak identifikatu ahal izan dituzte, eta eginbideak ireki dituztela aipatu du epaitegira bidaltzeko.

Informazioa “berandu eta beste bide batetik” heldu zaiela esan du udaltzainburuak: “Hori dela eta, oraindik ezin izan dugu zehaztu zenbat dendatan saiatu diren billete faltsuak sartzen. Gainera, egileak bertan momentuan identifikatu beharrean, informazioa zuzenean jaso ez dugunez, denbora bat behar izan dugu horiek identifikatzeko”.

Herritarrei gogorarazi gura die, mota horretako edozein gertakariren aurrean, zuzenean Bermeoko Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko 092 edo 94-617 91 11 telefono zenbakietara deituta, “arinago eta modu eraginkorrago batean jokatu daitekeelako”.

12 / 02 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0