Albisteak

Albistea

Erreten Lamerako jolastoki berria zabalik dago

Parkeak duen estalkiari esker, Bermeon orain arte existitzen ez zen zerbitzu berri bat sortu da eta umeek, nahiz eta euria egin, bertan jolasteko aukera izango dute
Lan hauek aurrera eramateko 380.000 euro inbertitu dira, BEZ-a barne

Bermeon, 2020ko otsailaren 25ean.- Bermeoko Erreten Lamerako jolastoki berria zabalik dago. Herritarrek, honenbestez, umeekin jolasteko zerbitzu berria izango dute, estalita egongo dena. Honela, nahiz eta euria egin, umeek gune atsegin eta lasaia izango dute ongi pasatzeko eta bertako jolasekin disfrutatzeko. Guztira, 380.000 euro inbertitu dira lan hauetan.

Lanak bi fasetan egin dira. Alde batetik, obra zibila egin da, estalkiari dagokiona. Bestetik, obra zibila bukatu ondoren, bigarren fase batean jolastokiko lurreko goma eta jolasak jarri dira. Parke berri honek lehendik zegoena ordezkatu du. Honela, 100 m2-ko parkea izatetik, 400m2-koa izatera pasatu da. Gainera, parke zaharra zegoen ingurua berdegune bezala berreskuratu da.

Jolastokiko estalkiaren egitura horizontala egurrezkoa bada ere, zutabeak metalezkoak dira. Estalki honi esker, Bermeon orain arte existitzen ez zen zerbitzu berri bat sortu da. Jolasei dagokienez, adin ezberdinetako haurrek erabiltzeko moduko elementuak jarri dira. Gainera, Ispizua tar Segundo kalearen ondoan dagoen zuhaitz baten inguruan eraikitako etxetxo bat ere jarri da, haurrek bertan disfrutatu dezaten.

28 / 02 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0