Albisteak

Albistea

Beti Ondo tabernak irabazi du Bermeoko Tuna Pintxo Tour lehiaketa

-Gainera, gaur goizean, Bermeoko Hilabete Gastronomikoak ekimenaren barruan garatzen diren showcooking-en bigarren saioa ere egin da Kasino jatetxearen eskutik. Hilabete honetako platerra ‘Hegaluzea Bermeoko erara’ izango da

Bermeon, 2020ko irailaren 4an.- Bermeoko Udalak eta Bermeo Tuna World Capital-ek (BTWC), herriko ostalariekin batera, ‘Nik, BermeON’ kanpainaren barruan antolatu den ‘Bermeo Tuna Pintxo Tour’ lehiaketa abiarazi zuten uztailean. Bada, herritarren iritziak ezagutu ostean, lehiaketak badu irabazlea: Beti Ondo taberna. Sari banaketa ekitaldia gaur goizean egin da Bermeoko udal azokan. Gainera, lehiaketa honetan iritzia emanez parte hartu zuten pertsona guztiek Bermeo Tuna World Capitaleko kontserben 3 loteren zozketan sartu ziren eta gaur eman zaie irabazleei euren saria. Zozketako irabazleak izan dira: Iñaki Luzarraga, Roberto Herro eta Jon Ander Itza.

Bestalde, Bermeoko Udalak eta Bermeo Tuna World Capital-ek, Urremendi Landa Garapen Elkartearekin batera, ‘Nik, BermeON’ kanpainaren barruan garatu den beste egitasmo bat martxan jarri zuten abuztuan: Bermeoko Hilabete Gastronomikoak. Bada, ekimen honetan herriko 5 plater tipikoz gozatzeko aukera dago izena eman duten 10 jatetxe ezberdinetan (Almiketxu Erretegia, Artza, Bengoetxe Erretegia, Cannon Etxea, Kafe Antzokia, Kai Alde, San Pedro Erretegia, Akelarre, Bermeoko Kasinoa eta Toki Alai).

Hilabete bakoitzean hegaluzea oinarrizko osagai duen plater tipiko bat proposatzen da eta 10 jatetxeek euren ukitu propioa ematen diote bezeroek disfrutatu dezaten. Abuztuan marmitakoaren txanda izan zen eta, irailean, ‘Hegaluzea Bermeoko modura’ platerraren txanda izango da. Abuztuan bezala, irailean ere udal azokan showcooking-a izan dugu platera nola prestatzen den ikasteko (Kasino jatetxea eskaini du iraileko saioa).

04 / 09 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0