Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak janaria etxez-etxe banatu edo bertan biltzeko zerbitzua eskaintzen duten herriko jatetxe eta ostalaritza establezimenduen gaineko informazioa ematen duen atal berria zabaldu du bere webgunean

-Helburua bikoitza da: garai zail hauetan herriko ostalaritza establezimendu eta jatetxeei laguntza eskaintzea eta herritarrei informazio argia eskuragarri jartzea

-Webgunean agertzen diren establezimenduen zerrenda ez da itxia eta nahi duenak bere izena eta eskaintzen dituen zerbitzuen gaineko informazioa gehitu ditzake

Bermeon, 2020ko azaroaren 13an.- Bermeoko Udalak herriko ostalaritza establezimendu eta jatetxeei laguntzeko ekimen berria martxan jarri du gaur goizean. Izan ere, janaria etxez-etxe edo/eta bertan biltzeko zerbitzua eskaintzen dituzten negozioei plataforma bat eskaini die https://www.bizibermeo.eus/etxerako-covid webgunean. Helburua bikoitza da: garai zailak bizi dituen sektore honi laguntza eskaintzea eta herritarrei informazio argia eskuragarri jartzea. Bertan agertzen den zerrenda ez dago itxia eta nahi duenak bere izena  eta eskaintzen dituen zerbitzuen gaineko informazioa gehitu ahalko ditu nahi duenean. Horretarako Bermeoko Turismo Bulegoarekin jarri beharko da harremanetan.

Zerbitzu berri honi esker, pertsonaren batek jatetxe edo ostalaritza establezimendu batera janaria eskatu nahi badu, lehenbiziko begi kolpean etxez-etxeko edo/eta janaria bertan biltzeko zerbitzua eskaintzen duten Bermeoko negozioak zeintzuk diren jakingo du. Webgunean sartuta jateko aukera ezberdinak ikusiko ditu. Bertan, besteak beste, negozioen telefono zenbakiak, eskaintzen duten karta, ordutegia, irekita dauden egunak edota helbideak ikusiko ditu.

Baina ez hori bakarrik. Janaria etxez-etxe banatzen duten edo/eta bertan bildu daitekeen jakingo du. Gainera, establezimendu bakoitzaren deskribapen labur bat eta sare sozialen (baldin badituzte) helbideak ere ikusi ahal izango ditu bertan. Hau da, informazio guztia modu erraz, eraginkor eta argi batean izango du eskura.

“Ez dira garai errazak ostalaritza establezimenduentzako eta jatetxeentzako. Egoeraren jakitun gara. Hau horrela izanik, laguntzeko beharra dugu eta martxan jarri dugun zerbitzu berri hau uste dut lagungarria izango dela. Egoera honetan laguntzeko ekarpenak egin behar ditugu eta gure esku dauden pausu guztiak emango ditugu norabide horretan. Alde batetik, herritarrek herrian ditugun establezimenduen eskaintza ezagutu behar dugu, eta bestalde, negozioek herritarrak beraien zerbitzuak baliatzea behar dute. Espero dut, bada, webgune berri honekin bide horretan urrats bat ematea”, esan du Bermeoko alkate Aritz Abaroak. Eta gehitu du: “zerbitzu honek bi helburu ditu: esan bezala, negozioei laguntza berri bat eskaintzea eta, bestalde, herritarrei zerbitzu berri bat eskaintzea”.

13 / 11 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0