Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 30 urtetik beherako bi ‘kontzientzia sortzaile’ kontratatuko ditu

-Eskatzaileak, besteak beste, euskalduna izan, langabezian egon eta D.B.H.-ko ikasketak bukatuta izan beharko ditu

-Eskabidea bideratzeko azken eguna azaroaren 18a izango da

Bermeon, 2020ko azaroaren 13an.- Bermeoko Udalak 30 urtetik beherako bi ‘kontzientzia sortzaile’ kontratatuko ditu. Langile hauen zeregina izango elkarbizitza hobetzeko kontzientzia lantzea herritarrekin eta bide horretan akzioak bideratzea. Lan kontratu honek Eusko Jaurlaritzaren Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren diru-laguntza izango du eta langile berriek jardunaldi osoko 8 hilabeterako kontratua izango dute.

Lanpostuaren eskaera egiteko hainbat baldintza bete beharko dira. Alde batetik, 30 urte baino gutxiago izatea eta euskaraz ondo moldatzea. Ez da inolako titulaziorik eskatuko baina ahozko maila altua izan beharko da. Bestetik, D.B.H.-ko ikasketak bukatuta izan beharko ditu hautagaiak eta, gainera, langabezian egon beharko da.

Bermeoko Udala kezkatuta dago gazteen langabezia mailarekin. Izan ere, 30 urtetik beherako herritarren %13a langabezian dago. Gainera, bizi dugun pandemiak egoera okertu du. Hau dela eta, kolektibo honi bideratutako programak sustatzea erabaki du udal gobernuak, eta kasu honetan,  bi lanpostu hauek sortzea erabaki da hain zuzen ere. Eskabidea egiteko azken eguna azaroaren 18a izango da eta Behargintzan egin beharko da.

Aurrekoen lana osatuz:

Kontratatuko diren bi kontzientzia sortzaileek urtarrilean 5 hilabeteetarako kontratatu zirenen lana jarraituko dute. Aurrekoek Bermeoko garbitasunarekiko kontzientziazioa landu zuten batez ere. Berriek ere lan hori jorratuko dute, baina beren lanerako esparrua handitu egingo da, herritarren arteko elkarbizitzari orokorrean garrantzia emanez. Beraz, aurreko esperientzia ona izan zela ikusita, berriz egitea erabaki da.

Bermeoko alkate Aritz Abaroak esan du: “kontratazio berri hauei esker langabeziak zuzenean kalteturiko kolektibo bati laneratzeko aukera berriak emateaz gain, gure herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko beste pausu bat emango dugu. Legealdi hasierako helburua zen elkarbizitza hobetzeko asmotan, herritarrei zuzenduriko sentsibilizazio kanpainak abian jartzea eta, urtarrilean proba pilotu modura egin genuenaren emaitza onak ikusita, beste bi pertsona kontratatzea pentsatu dugu. Uste dugu honelako ekimenek emaitza onak ekartzen dituztela denon esku baitago herri garbi, atsegin eta hobe bat lortzea.”

13 / 11 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0