Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 4.000 bonu aterako ditu ‘Nik, BermeON’ ekimenaren barruan garatuko duen kanpainan

-Hogei euroko bonu bakarra jarriko da salgai, kopuru horretatik, Udalak, 5 euroko deskontua jarriko du

-Erabiltzaile bakoitzak guztira 4 bonu erabili ahal izango ditu eta erosketa bakoitzean bi gehienez

-Webgune propioa jarriko da abian kanpainan parte hartzen duten saltokiak zeintzuk diren jakinarazteko eta saltoki bakoitzak bonorik duen edo agortuta dauden jakiteko

Bermeon, 2021eko ekainaren 14an.- Bermeoko ekonomia suspertzea helburu duen ‘Nik, BermeON’ ekimenaren barruan garatuko den bonuen kanpaina aurkeztu da gaur goizean. Bermeoko Udalak aurten 4.000 bonu aterako ditu herriko merkatari, ostalari eta turismo enpresak lagundu asmoz eta era berean COVID-19ak herrian izan duen inpaktua txikitze aldera. Kanpaina gaurtik hilaren 26ra luzatuko da.

Aurtengoak gainera hainbat berritasun izango ditu, Udalak, 20 euroko 4.000 bonu aterako ditu eta dendek gainera, bonoak esleituta izango dituzte, ekimenean izena ematen duten saltokien arabera. Horrez gain, Bonua baliotzeko eta justifikatzeko, dendariek bezeroaren NAN-a sartu beharko dute soilik plataforman.

Hori horrela, herritarrek, 20 euroko bonu mota bakarra izango dute eskuragarri. Erabiltzaile bakoitzak guztira 4 bonu erabili ahal izango ditu eta erosketa bakoitzean bi gehienez. Sistema honen bidez, justifikazioa berehala egiten da eta ez da dokumentaziorik aurkeztu behar Behargintzan.

Aurten guztira, 79 establezimenduk parte hartuko dute. Aipatutako webgune (https://bermeokobonua.bonoconsumo.es) honi esker, saltoki partehartzaileak zeintzuk diren jakitea posible izango da eta denda bakoitzak bonorik duen edo agortuta dauden jakiteko. Justifikazioa bai dendari eta bai eroslearentzat errazagoa izango da oraingo honetan, gainera, merkataritzari buruzko erregistroa hurrengo kanpainetan erabili daiteke.

Azkenik, kanpainako parte hartzaileek eta Bermeoko Udalak balioan jarri nahi dute herrian produkturik onenak erosteko eta beharrizan guztiak asebetetzeko aukerak daudela, kanpora irtetzeko beharrik izan gabe.

14 / 06 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0