Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak indarkeria sexistari aurre egiteko baliabideen eta udaleko langileei zuzendutako komunikazio berdinzalea gidak kaleratuko ditu

-Bi ekintza hauek, Bermeoko emakumeen eta gizonen Berdintasunerako II. Planean jasota daude, zehazki, “Indarkeria Matxistarik gabeko herria” eta “Gobernu ona” ardatzen baitan.

-Berdintasunerako helburuak lortu asmoz, herritarrek eta bereziki emakumeek, indarkeria sexistari aurre egiteko dituzten baliabideen inguruko informazioa izango dute eskura.

Bermeon, 2021eko uztailaren 08an.- 2008tik, Udalak, Berdintasunaren arloko ekintzak ezartzeko ibilbidea erakutsi du eta Udal Berdintasunerako II. Plana onartu eta abian jarri ondoren, horren inguruko politikak ezartzeko estrategia finkatu eta ekintzak burutu ditu. Hori horrela, baliabideen liburuxka zabalduko du herritarren artean. Gida horretan, herritarrek eta bereziki emakumeek, indarkeria sexistari aurre egiteko dituzten baliabideen inguruko informazioa izango dute eskura.

Datorren astetik aurrera etxeetara banatuko den liburuxka, udal-langile eta emakumeekin elkarlanean burutu da eta euskaraz zein gaztelaniaz izango da eskuragarri. Farmazia, osasun zentro, Udaleko webgunean bertan eta bestelako establezimenduetan eskuratu ahal izango dute interesdunek.

Horrez gain,  udaleko langileei zuzendutako komunikazio berdinzalea gida ere landu da, udal mailan hizkuntza inklusiboa eta ez-sexista bultzatu asmoz. Udal barneari begira egin den arren edonork kontsultatu dezake webgunean. Gainera, irailetik aurrera formakuntza saioak burutuko dira udal-langileekin.

Gizarte sexista eta androgenikoan hizkuntzaren erabilera ere horrelako da eta gidan aurkezten diren gakoekin, hizkuntza sexista gainditzeko urrats txiki bat eman nahi izan da, errealitatea eraldatu eta gizonezko eta emakumezkoen arteko harremanak aldatzeko. Bi ekintza hauek, Bermeoko emakumeen eta gizonen Berdintasunerako II. Planean jasota daude, zehazki, “Indarkeria Matxistarik gabeko herria” eta “Gobernu ona” ardatzen baitan.

08 / 07 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0