Albisteak

Albistea

Euskal Herriko 20 turismo gidari Bermeon daude gaur

Turisten taldeekin Bermeo bisitatzen duten Euskal Herriko turismo gidariak Bermeon daude gaur. Hain zuzen ere, bi urterik behin egiten duten bisita da gaurkoa, eta 20 gidari parte hartzen ari dira.

Bego Gangoiti Bermeoko turismo teknikariaren eskutik jasotzen ari dira Bermeori buruzko informazioa. Bisita horietan, batetik, gidariek Bermeori buruzko informazioa jasotzen dute, ondoren euren taldeetan informazioa “behar bezala” zabaltzeko, eta, bestetik, herriko produktuen berri jasotzen dute.

Aurten, gidariek herriko historian sakontzea eskatu dute, “Bermeori buruzko informazio sakonagoa” izan asmoz. Modu horretara, gaurkoan Arrantzaleen Museoan hasi dute bisita, bertan Bermeo Erdi Aroan erakusketa dagoela aprobetxatuta. Bitor Uriarteren eskutik egin dute erakusketara bisita gidatua, eta Bermeok Bizkaiko buru izan zen garai horretan eduki zuen bilakaera historikoa ezagutu ahal izan dute. Era berean, aurten, Nestor Basterretxea artista bermeotarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzen dela baliatuta, haren obretan sakonduko dute.

Hirugarrenez egiten den bisita da gaurkoa. “Bisita hauek garrantzitsuak dira, turismo gidariek gure herriari buruzko informazio egokia eman dezaten”, esan du Gangoitik.

06 / 02 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0