Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Kerik Gabeko hiru gune seinaleztatu ditu

Bermeoko Udala Kerik Gabeko Guneen Sarearen parte izango da, herriko hiru gune seinaleztatuta: Lamera, Erreten eta Jose Antonio Erauzkin enparantza (Izarra). Hain zuzen ere, umeentzako jolasguneak dauden inguruak aukeratu dituzte horretarako, egokienak direla uste baitutelako.

Kerik Gabeko Guneen Sarearen parte izatearen helburua da kerik gabeko gune sinboliko bat sortzea, hau da, ez erretzea gomendatzen den gune fisiko bat mugatzea. Gomendioa baino ez da, ez da erretzea debekatzen. Hala eta guztiz ere, udal ordezkariek herritarrek kontzientzia hartzea eta gomendioa betetzea espero dute.

Kerik Gabeko Guneen Sarearen helburuak hurrengoak dira: ingurumen osasungarriak sortzen jarraitzea, tabakoaren kontsumoa desnormalizatzea eta ingurumena hobetzea. Izan ere, kerik gabeko giroak sortzeak tabakoa kontsumitzen hasteko adina prebenitzen edo atzeratzen laguntzen du, batez ere, adingabeen kasuan eta aldi berean, esposizio pasiboa ezabatzen du.

Seinaleztatuta dauden guneak edozein momentutan aldatu daitezke, eta posible da ere, gune berriak izendatzea. Hiru gune horiek seinaleztatzearekin batera, Kerik Gabeko Guneei buruzko informazioa ematen duten triptikoak utziko dituzte udal eraikinetan. Bermeoko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailetik jaso du material guztia.

28 / 02 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0