Prensa

Prensa

Bermeoko Jazzberren antolakuntzan parte hartu nahi dutenek ekainaren 3an dute hitzordua Kultur etxean

Jazzber, Bermeoko Jazzaldia, ekainaren 29tik uztailaren 1era izango da, eta hori dela eta, urtero bezala lan talde bat antolakuntza lanetan ari da. Lan talde hau irekia da eta, hortaz, interesa duen edozein herritarrek parte hartu dezake.

Hitzordua ekainaren 3an, barikuan, 17:00etan, Bermeoko Kultur etxean izango da. Hortaz, Jazzaldiaren antolakuntzan parte hartu nahi duen eta Jazzberren parte aktiboa izan nahi duen edozein herritarrek horretarako aukera du.

“Beraz, animatu, parte hartu eta egin zure ekarpenak!”, adierazi du Bermeoko Udalak. Informazio gehiago nahi duenak 946179157 telefono zenbakira deitu ahal du.

 

27 / 05 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0