Prensa

Prensa

Behargintzak enpresa berriak sortu nahi dituzten ekintzaileentzat laguntzak bideratuko ditu

 

Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzak enpresa berriak sortu nahi dituzten ekintzaileentzat laguntzak bideratuko ditu, izan ere, bere helburuetariko bat da enpresak sortzeko eta sendotzeko aholkularitza eta prestakuntza eskaintzea.

Horrela, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko ekintzaileentzako laguntzen deialdiaren barruan, ekintzaileentzako diru-laguntzak bideratuko ditu eta izena emateko epea zabaldu du ekainaren 23ra arte.

Bermeoko Udalak eta Lanbidek, iaz bezala, 3.urtez, hitzarmen bat sinatu dute ideia bat aztertu eta garatu nahi duten ekintzaileei edota enpresa bat martxan jarri nahi dutenei aholkularitza zerbitzua eta diru laguntzak emateko.

Izena  ematen duten ekintzaileen artean aukeraketa prozesu bat zabalduko da eta aukeratuek 3 hilabeteko aholkularitza-prozesuan parte hartuko dute eta  horretan bakarrik jardutea eskatuko zaie. Tutoretzak uztailaren 6an hasiko dira.

Ekintzaileak, Euskal Herrian erroldatuta egon beharko dira eta berton bizi.  Horrez gain, langabetuak izan behar dira eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon. Enpresa-ideia garatu nahi dutenak ezin izan dira aurretik Ekonomia Jardueren Zergan edo Lanbide Autonomoen Erregimen Berezian alta emanda egon eta Enpresa-jarduera berri bat martxan jarri nahi dutenek aldiz, enpresa berriaren helbide soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan jarri beharko dute.

Diru-laguntzak Bermeoko Udalak ordainduko ditu eta beheko taulan ikusten den moduan, 1.000 € eta 1.950 € bitartekoak  izango dira.

 

 

IDEIA

 

JARDUERA

 

18-29 urte

30 urtetik gora

18-29 urte

30 urtetik gora

 

 

EMAKUMEA

 

1.300 €

 

1.150 €

 

1.950 €

 

1.725 €

 

 

 

 

 

 

GIZONA

 

1.150 €

 

1.000 €

 

1.725 €

 

1.500 €

 

 

 

 

 

Laguntza jasotzerakoan, bereizketa bat dagoela aipatu behar da. Alde batetik,  ideia garatzen duten ekintzaileek zenbateko osoa jasoko dute laguntza onetsi ostean; eta, beste alde batetik, enpresa martxan jartzen dutenek, hasieran laguntzaren %43,9 jasoko dute eta gainerako %56,1a Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta eman ondoren, baldin eta alta hori  aholkularitza-prozesua amaitu eta gehienez hiru hilabetera ematen bada.

02 / 06 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0