Prensa

Prensa

Bermeoko Udalaren Musika Eskolak IV. Tutti kontzertua eta Museunmusika zikloa eskainiko ditu

 

Bermeoko Udalaren Musika Eskolak ikasturte amaierako kontzertu zikloari hasiera eman dio eta horren barne, datorren martitzenean, ekainaren 7an,  IV.Tutti kontzertua egingo du 19:30ean. Bertan  musika eskolako ikasle eta irakasle talde guztiek ordu beteko saioa eskainiko dute.

Horrela, flauta, klarinete, txelo, txistu, biolin taldeak, koroak eta harrerako kantari txikiak, eta haize taldeak eta ‘Arrekatxutxa taldeak’ parte hartuko dute saio honetan. Amaieran guztiak batera ‘Musikatu bizitza’, EMUSIKeko abestia kantatuko dute.

Bestalde, hurrengo astean ere Museunmusika zikloari hasiera emango zaio. Horrela, eguaztenean eta eguenean (ekainaren 8 eta 9an) eta ekainaren 14an, martitzenean, Bermeoko Arrantzaleen Museoan 19:30ean, musika eskolako instrumentu joleak plazaratuko dute urtean zehar ikasi eta prestatu duten uztaren zatia.

03 / 06 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0