Prensa

Prensa

Baliabide ekonomiko urriak dituzten umeen familiei abuztuko goizeko udalekuetan parte hartzeko diru-laguntzak emango die Udalak


 

Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak diru-laguntza bereziak bideratu ditu baliabide ekonomiko eskasak dituzten Bermeoko familietako ume eta gaztetxoak abuztuan herrian izango diran goizeko udalekuetan parte hartu dezaten.

Hain zuzen ere, herriko elkarte eta enpresa bi dira aurtengo abuztuan goizeko udalekuak antolatuko dituztenak: Urdaibai Kiroleroak eta AXI Ekitaldiak, hain justu. Lehenengoak, abuztuko lehen hiru astetan antolatu ditu goizeko udalekuak, hamabost egunekoak eta astebetekoak, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bigarrenak, aldiz, abuztuko lehen hamabostaldian antolatuko ditu goizeko udalekuak, ordutegi berberean. Bermeoko Udalak baliabide ekonomiko urriak dituzten umeen familiei udaleku horietan parte hartu ahal izateko diru-laguntzak bideratuko ditu.

Diru-laguntza horiek eskatzeko epea ekainaren 6tik 17ra artekoa izango da, biak barne. Eskariak, Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuan (GIZ) egin beharko dira (Gizarte eta Kultura Etxeko 1. solairuan), astelehenetik barikura, goizeko ordutegian (10:00etatik 14:00etara). Ume bakoitzak udaleku bakarrarengatik jaso ahalko du diru-laguntza.

Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Eskatzailearen guraso baten edo legez ordezkatzen duen tutore baten Nortasun Agiriaren fotokopia.
  • Elkarbizitzako ziurtagiria.
  • Familia unitatearen diru-sarrera gordinak adierazten dituen agiria edo azkeneko Errenta Aitorpena. Eskatzaileak errenta aitorpena egin behar izan ez badu, hori egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan jasota dauden diru-sarrerak kontuan hartuko dira.
  • Familia osoaren erroldatze-agiria.
  • Udalekuaren matrikula ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
  • Diru-laguntza jasotzeko nahi den banku-libretako lehen orriaren fotokopia (IBAN zenbakia).
  • Oinarrizko Errentaren jasotzaileak edo Gizarte Larrialdietarako diru-laguntzen onuradunak direnak, Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatoko egiaztagiria aurkeztu beharko dute, derrigorrez.

Bermeoko Udalak horrela behar izanez gero, dokumentazio osagarria eskatzeko aukera izango du.

 

06 / 06 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0