Prensa

Prensa

Araneko kiroldegiko teilatuan konponketa lanak egiten ari da Bermeoko Udal Kirol Patronatua

 

Bermeoko Udal Kirol Patronatua Araneko kiroldegiko teilatuan konponketa lanak egiten ari da kondentsazioak murrizteko eta  itoginekin amaitzeko. 

Irune Ormaetxeak, Bermeoko Kirol zinegotziak azaldu duenez, Araneko kiroldegia 1985ean inauguratu zen eta, “hasieratik, teilatuak itoginak izan zituen. Hori dela eta, hainbat konponketa egin dira ordutik hona”. 

Bere esanetan, “gaia ondo aztertu ondoren, eta behin betiko  irtenbidea emateko nahian, dagoen txapazko teilatu zatiaren gainean bigarren bat jarriko da eta bien artean beira-zuntzezko geruza. Horrek, isolamendu termikoa handituko du”, gaineratu du. 

 “Inbertsio honekin helburu bi lortuko dira, alde batetik, beroa eta kondentsazioak murriztea eta, bestetik, itoginekin amaitzea eta horrela eraikinaren egoera hobetzea erabiltzaileei zerbitzu hobeagoa eskainiz”, nabarmendu du.

 

09 / 06 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0