Prensa

Prensa

Bermibusek irailaren 14tik aurrera Adubixen eta Mikel Deunan bi geltoki berri izango ditu eta Landabasokoa kenduko du

 

 2015ean 49.577 erabiltzaile izan ditu Bermibusek, 2014an baino 3.427 gehiago. 

Benito Ibarrolazak, Bermeoko Zerbitzuetako zinegotziak, adierazi duenez, Bermibuseko zerbitzuak irailaren 14tik, eguaztenetik, aurrera aldaketa batzuk izango ditu. Horrela, esan duenez, herritar gehien esku gera dadin, Adubidxen, -umeen jolasen goiko aldean-,  eta Mikel Deuna bidean, -3. zenbakiaren aurrean-, bi geraleku berri martxan jarriko dira. Aldiz, Landabaso A industrigunean dagoen Bermibus zerbitzuaren geralekua kendu egingo da erabiltzailerik ez duelako. 

Ildo honetan, Ibarrolazak azaldu duenez, 2015eko azaroaren 30ean, martxan jarri zen Landabasoko geltokia eta,  bere erabileraren kontrol zehatza egin ondoren, bidaiarien kopurua oso eskasa dela ikusi da, ez baitu erabiltzailerik. Horrela, Bermibus zerbitzua ez eragozteko erabaki hau hartu da. Aldiz, beharrizana ikusi da Adubidxen eta Mikel Deuna eta, hori dela eta, geltoki berriak jarri dira bi toki hauetan. 

Erabiltzaile gehiago 

Ibarrolazak adierazi duenez, helburua “herritarrei kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea da” eta “hori lortzen ahalegintzen gara beti”. Horrela, Bermibuseko erabiltzaile kopurua azken urtean gehitu egin dela azpimarratu du, guztira 2015ean 49.577 erabiltzaile izan ditu Bermibusek, 2014an baino 3.427 gehiago.  

“Datu oso positiboa da eta aurten ere erabiltzaile kopurua handiagoa izatea aurreikusten dugu”, adierazi du Zerbitzu zinegotziak. 

12 / 09 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0