Prensa

Prensa

XXXIV.Bermeoko Uria Ikurrina estropada egingo da larunbatean, irailaren 17an

 

XXXIV. Bermeoko Uria Ikurrina estropada ospatuko da larunbatean, irailaren 17an, arratsaldeko 18:00etan eta, ondoren, sari banaketa egingo da itsasoan. Irune Ormaetxeak, Kirol zinegotziak, eta Agustin Aranburuk, Bermeo Urdaibai Arraun Elkartearen lehendakariak, prentsaurreko bat eman dute gaur Arrantzaleen Museoan estropada aurkezteko. 

Ormaetxeak adierazi duenez, Bermeoko herriarentzat “ohore” bat da “lehen mailako kirol ikuskizuna den Bermeoko Uria Ikurrina estropada hartzea”. “Aurten 34. ediziora heltzen da eta seguru gaude gainera herrian giro aparta izango dugula, herriko jaiak luzatuz”, esan du. Horrela, 17:00etatik aurrera Bou Bizkaia Peñaren kalejira, fanfarreagaz izango da, San Migeleko eskaileratatik irtenda. 

Kirol zinegotziak ligan parte hartzen duten taldeei zorionak eman dizkie eta, bereziki, herriko taldeari, Urdaibairi, “zuzendaritzari, entrenatzaileei, talde teknikoari, arraunlariei eta jarraitzaileei”, hain zuzen ere. 

“Urdaibai taldeari zorionak emateko arrazoi asko ditugu, izan be, Kontxako bandera lortu dute hirugarren urtez jarraian. Bermeoko herria ezin da harroago egon gure taldeak urte guztian egindako lan onagatik eta esfortzuagatik eta irabazitako banderagatik. Benetako txapeldunak dira, eredugarriak”, adierazi du. 

Ildo honetan, esan duenez, XXXIV. Bermeoko Uria Ikurrina estropadan, Ligako azken aurrekoan, Urdaibai taldearengan “konfiantza eta ilusio osoa du herriak eta seguru gaude hemen ere hobeena erakutsiko dutela”.“Lehia garrantzitsua izango dugu zapatuan Bermeon, emozioz beteriko ikuskizuna izango da, Ligako lehenengo postua oraindik jokoan dagoelako”, gaineratu du. 

Azkenez, Ormaetxeak larunbatean, “XXXIV. Bermeoko Uria Ikurrina” estropadara etorriko diren zaletu guztiei “ongietorria” eman die eta pertsona guztiak gonbidatu ditu Bermeora. “Seguru nago lehen mailako kirol ikuskizun honekin guztiok disfrutatuko dugula jai giroan”, azpimarratu du. 

 

 

 

14 / 09 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0