Prensa

Prensa

Erroxapeko kaia irekiko da XXXIV. Bermeoko Uria Ikurriña estropada ikusteko

 

 

 

Irailaren 17an, zapatuan, XXXIV. Bermeoko Uria Ikurriña estropada ikusi ahal izateko Bermeoko Erroxapeko kaia, Xixiliren eskultura dagoen kaia, ireki egingo da, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez.

Ildo honetan, gogoratu duenez, aurten, Ronpeolasean, obrak direla eta, epaileak, delegatuak eta komunikabideak soilik sartu ahal izango dira. Aldiz, Erroxapeko kaia ireki egingo da bertatik estropada ikusi ahal izateko.

Dena den, ohartarazi duenez, “kontuan hartu behar da Erroxapeko kaiak ez duela jendea hartzeko Ronpeolasak duen gaitasuna”. “Hori dela eta, kaia jendez betetzen bada, sarrera itxi egingo da”, zehaztu du.

Horrez gain, adierazi duenez, “jarduera komertziala egiten den gunera eta materiala dagoen inguruetara sartzea debekatuta egongo da eta jakinarazteko hesi batzuk jarriko dira”. Bermeoko Udalak jendeari seinaleztapena errespetatzeko eskatu dio.

Azkenez, Udalak, larunbatean, “XXXIV. Bermeoko Uria Ikurrina” estropadara etorriko diren zaletu guztiei “ongietorria” eman die. “Jai giroan lehen mailako kirol ikuskizun honekin guztiok disfrutatzea espero dugu”, adierazi du Udalak.

 

15 / 09 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0