Prensa

Prensa

'Skate Or Due' jaialdia zapatuan, irailaren 24an, Bermeon

 

Bermeoko Jose Done ikastetxeko skate parkearen 11. urteurrena ospatzeko, herriko Skateruek kirol elkarteak Bermeoko Udalaren laguntzarekin, ‘Skate or Due' jaialdia egingo du zapatuan, irailaren 24an. 

Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute zapaturako. Horrela,  12:00etatik 14:00etara txiki skate egiteko aukera izango da eta horretan 16 urtera arteko ume eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. 

Arratsaldean 16:00etatik 17:30era, 16 urtez azpikoen txapelketak eta erakustaldiak egingo dira eta, 18:00etatik 20:00etara, Best Trick txapelketa, lasterketak eta azken gudaria, besteak beste, izango ditugu.

20:00etatik 22:00etara jokoak, lasterketak eta skate erakustaldiekin gozatzeko aukera eskainiko du ‘Skate Or due’ jaialdiak eta, 22:00etatik 02:00etara, musikaren txanda izango da, herriko taldeen kontzertuak izango baitira. 

Datorren astean, behin jaialdia amaituta, joan den urteko udatik hona skate parkean agertu diren arrakalak bete, konpondu eta pintura bereziarekin margotuko dira berriro ere. Izan ere, ikasturte honetan, - (urritik 2017ko maiatza/ekainera)-, Bermeoko Udalak skate eskolak eskainiko ditu lehen aldiz, ume eta gaztetxoei zuzenduta. Orain arte udan bakarrik burutu dira aipatutako skate eskolak. 

Skateruek kirol taldeak eta Bermeoko Udalak sinatutako hitzarmen baten ondorioz, auzolana eginda konpondu zuten Skateruek taldeko gazteek Bermeoko skate parkea, iazko udan. Hori konpontzeko beharrezko materiala Bermeoko Udalak jarri zuen eta aurten ere holan izango da.

 

 

 

 

 

 

 

20 / 09 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0