Prensa

Prensa

Intxausti kalea konpontzeko lanak hasi dira, eta horregatik ibilgailuentzat kalea itxi da

 

Bermeoko Udala Intxausti kalean konponketa lanak egiten ari da, galtzada-harrien gune batzuk nahiko kaltetuta zeudelako. Hori dela eta, Intxausti kalea ibilgailuentzat itxita egongo da lanak irauten duten bitartean, eta larrialdi egoeretan bakarrik pasa ahal izango dira ibilgailuak. Lanak aste bete inguru irautea aurreikusten da. 

Lan horien berri emateko bandoa jarri da gune horretako eraikinetan. Behin Intxausti kaleko lanak bukatuta, Bermeoko Udalak galtzada-harrien guneen konponketa lanak beste kale batzuetan ere egingo ditu, besteak beste, Bidebarrieta eta Aroztegin. 

Bestalde, herriko hainbat gunetan, zorua labainkorra ez izateko tratamenduak ezartzen hasiko da Bermeoko Udala. Lan horiek eguenean, azaroaren 17an, Fielaton eta Torronteroko eskaileratan hasiko ditu, eta ondoren, beste gune batzuetan ere egingo dira. 

15 / 11 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0