Prensa

Prensa

Gazteei zuzenduta, gazteak eta etxebizitzari buruzko inkesta bat egingo du Udalak

Bermeoko gazteei zuzendutako emantzipazio programa bat garatzen ari da Udala eta horren barne egingo da aipatutako inkesta

 

 

Bermeoko Udala herriko gazteei zuzendutako emantzipazio programa bat garatzen  ari da, eta hori egiteko garrantzitsua da gazteen beharrak eta iritziak ezagutzea. Horretarako, internet bidez, inkesta bat martxan jarriko du Udalak, Irune Ormaetxeak, Bermeoko Urigintza zinegotziak, adierazi duenez. 

Ormaetxeak gaineratu duenez inkesta hori anonimoa izango da, beraz, ez da informazio pertsonalik hartuko; eta zazpi galderekin osatuko da. Inkesta betetzeko honako esteka zabalduko da internet bidez: https://goo.gl/forms/hm4EdVhw6DUniAn63


Horrela, inkesta Bermeoko Udaleko web gunean (www.bermeo.eus) eta Bermeoko Udalaren hainbat sare sozialetan egongo da eskuragarri: Bermeoko Udalaren facebook eta twiterren; GIZen facebook eta twiterren, eta Berhazen facebooken. Inkesta abenduaren 2ra arte bete ahal izango da. 

Inkesta horrekin, “gazteen eskutik, euren iritziak, beharrak, nahiak eta egoerak zeintzuk diren jakin nahi da ezinbestekoa delako programa hori garatzeko, eta gazteen beharrei erantzun egokia emateko”, azaldu du Irune Ormaetxeak. 

Joan den Osoko Bilkuran, Ondasun higiezin gaineko zergan, etxe hutsen %50eko gainkarga ezartzea onartu zuen Bermeoko Udalak. Bermeon 2.000 etxebizitza huts daude, eta horietatik 700 Alde Zaharrean. Horregatik, Bermeoko Urigintza zinegotziak azaldu duenez, helburua bikoitza da: “alde batetik, etxe hutsak merkatura ateratzen lagundu nahi da; eta beste alde batetik independizatu nahi diren gazteei laguntzea”. “Hori lortzeko aipatutako programa lantzen ari gara, eta horregatik gazteak inkesta betetzera animatzen ditugu”, nabarmendu du. 

 

17 / 11 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0