Prensa

Prensa

Berdintasunari buruzko world kafea egin dute Bermeoko Udalean

 

Berdintasunaren inguruan aritzeko, herriko emakumeekin world kafea dinamika parte hartzailea antolatu da gaur Bermeoko Udalean. Bertan Idurre Bidegurenek eta Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateak eta alkateordeak, hurrenez hurren; Udaleko langileek; Gizarte Ongizate Patronatuko langileek; Erroxape eta Sareginek, herriko emakumeen elkarteetako kideek; eta beste elkarte batzuetako partaideek, parte hartu dute, besteak beste.

Idurre Bidegurenek adierazi duenez, “parekidetasuna lortzeko bidean elkarlana funtsezkoa dela ikusita batu gara gaur”. Horrela, World kafean berdintasun planaren betetze maila aztertu da; orain arte udaletik aurrera eraman diren politiketan genero ikuspegia nola txertatu den eztabaidatu da; eta Bermeon  gizona eta emakumearen arteko parekidetasuna nola lortu aztertu da hainbat alorretan: enplegua, hezkuntza, osasuna, kirola eta urigintza, besteak beste. Horrez gain, genero indarkeriaren gaiari buruz ere hitz egin da ekimen horretan.

Azken finean, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko aukerak eta oztopoak elkarbanatu dituzte, eta hainbat ekimen proposatu dira. Hurrengo pausua proposamen horiek aztertzea izango da eta lehentasunak adostea.

 

21 / 11 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0