Prensa

Prensa

Kontzentrazioa, adierazpen instituzionala eta Emakumeen taldeen, Urdaibai arraun taldearen eta ikastetxeen aldarrikapenak azaroaren 25ean

 

 

Bermeoko Udalak gaur Andrazkoenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko egunean, azaroaren 25ean, barikuan, kontzentrazioa egin du Goiko Plazan eguerdiko 12:00etan

Bertan, Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, adierazpen instituzionala irakurri du. Ildo berean, Erroxape eta Sareginek Emakumeen Elkarteetako kideek, Joseba Fernándezek Urdaibai Arraun Elkarteko entrenatzaileak, eta herriko ikastetxeetako umeek emakumeenganako indarkeriaren kontra agertu dira eta euren aldarrikapenak egin dituzte. Ekitaldia amaitzeko ehunka globo lila askatu dira. 

Hona hemen Bermeoko Udalaren adierazpen instituzionala: 

Azaroaren 25a heldu da. Andran kontrako indarkeria prebenitzeko, borrokatzeko eta desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Egun aproposa guztiok batera andrazkoen kontrako indarkeria mota guztien kontra gaudela argi eta garbi esateko eta indarkeria sortzen duten gauza guztiekin amaitu behar dugula aldarrikatzeko. 

Egia da inoiz baino kontzientzia handiagoa daukagula; eta lege, zerbitzu eta salaketa gehiago existitzen direla indarkeria matxistari aurre egiteko, baina indarkeria ez da batere gutxitu. Indarkeria matxista adierazpide bortitzenetik leunenera sarri ikusten dugu. Erailketa eta sexu erasoen aurrean gogor erantzuten dugu. Baina adierazpen leunagoak: ahozko lizunkeriak, adierazpen sexistak, janzkera eta lagunartea kontrolatzeak… sarritan identifikatzen kostatzen zaigu eta erreakzionatzea kostatzen zaigu. Sarritan normaltzat hartzen ditugu; eta horiekin  amaitzen ez badugu, indarkeria matxistaren adierazpen bortitzenekin ez dugu inoiz amaituko. 

Urtero hainbat kasu ikusten ditugu, eta jatorria ez da gizon biolento edo burua galdu duen gizona,  baizik eta berdintasun eta oreka bako harremanak ditugula geure artean. Eta desoreka horiek jarraitzen duten bitartean, emakumeok emakume izateagatik indarkeria jasateko aukera txikiena dagoen bitartean, indarkeria matxista existituko da

Horregatik inportantea da edozein eratako erasoa sentitzen dugunean identifikatzea, agerian gelditzea eta denok bat egitea horrelakoen aurrean. Eta honetan emakumeok geure lana egin beharra daukagu, baina erantzukizuna gure gainean bakarrik hartu beharrean, gizonen gainean be jarri dezagun. Maskulinitate tradizionaletatik ihes egin dezagun eta berdintasunean oinarritutako maskulinitatea eraiki dezagun danon artean. Geure buruaren jabe gara, eraiki dezagun berdintasunean oinarritutako harremanak, enpatiaz, aukeratzeko askatasunez, segurtasunez, arduraz eta elkarrekikotasunez.   

 

25 / 11 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0