Prensa

Prensa

244 etxebizitzek egin dute Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa Bermeon

 

Eusko Jaurlaritzak Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) arautu zuenetik, 244 etxebizitzek egin dute aipatutako ikuskaritza hori Bermeon. EIT txosten tekniko bat da, eraikinen segurtasun, bizigarritasun eta erosotasun baldintzak hobeto ezagutzeko tresna, hain zuzen be. Eraikinaren jabearen betebeharra da, eta eraikina kontserbatzeko legezko betebeharrean sartuta dago. 

Horrela, EIT egin duten 244 etxebizitzetatik, lauk berehalako konponketa lanak behar izan dituzte, hau da, 24 ordutan egin beharrekoak; eta 46 etxebizitzek 2. mailako interbentzioa behar izan dute, 3 hilabete izan dituzte konponketa lanak egiteko.  89 etxebizitzek 3. graduko interbentzioa behar izan dute, urte beteko epea lanak egiteko; eta beste 76 etxebizitzek epe ertainean egin behar izan dituzte hobetze lanak, arriskurik gabeko etxebizitzak izan direlako. Gainerako 29ak mantentze lanak soilik egin behar izan dituzte. 

Santi Muruak, Berualako zuzendariak, adierazi duenez, aipatutako etxebizitza horietatik gehienak egin dituzte konponketa lanak jadanik. “Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak ematen ditu konponketa lan horiek egiteko, eta Berualak kudeatzen ditu”, gaineratu du. 

Bermeoko Udalak apirilaren 14an egindako Osoko Bilkuran Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egiteko egutegia onartu zuen aho batez. Gaur egun arte araututa zegoen moduan, Bermeon, 1.510 eraikinetatik 2018a baino lehen EIT egin beharrekoak 966 dira. Horregatik Bermeko Udalak, legeak baimenduta, egutegi berri bat onartu zuen, txosten guztiak ez pilatzeko urte berean, eta EIT egiten duten teknikariei beraien planifikazioa errazteko. 

Horrela, 2016. urtean zehar, 1919 urtera arteko eraikin guztiak EIT aurkeztu beharko dute (guztira 222 eraikin); 1920 eta 1959 artekoak, 2017ko abendua edukiko dute epemuga (guztira 291 eraikin) EIT aurkezteko. Euskal Erkidegoko Araudia finkatzen duen gehienezko epean, 2018ko ekainaren 27an, hain zuzen ere, 1967 urtea baino zaharragoak diren beste eraikin guztiak beraien EIT txostena aurkeztu behar izango dute (aurreko epeetan adierazitako eraikinen aparte, beste 453 eraikin). 2018tik aurrera 50 urte baino gehiago duten eraikinek aurkeztu beharko dute. 

Edozein kasutan, EIT egitetik salbuetsita geratuko dira, nolanahi, egun horretarako dagoeneko ikuskapen teknikoa egina badaukate, eta egunean baldin badago. EIT txostenaren baliozkotasuna 10 urtekoa da, hau da, behin EIT txostena aurkeztuta, 10 urtero errepikatu beharko da. 

EITri eta Eusko Jaurlaritzak konponketa lanak egiteko ematen dituen diru laguntzei buruz informazio gehiago nahi duten pertsonek, Berualan kontsulta dezakete (Andra Mari 22, 94 617 9173, beruala@bermeo.eus). 

28 / 12 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0