Prensa

Prensa

Besalde elkarteak 'Sahararen aldeko XIII. karabana: Piztu itxaropena' martxan jarri du eskualdean

 

Besaldek, Bermeo Sahararen Aldeko elkarteak, ‘Sahararen aldeko XIII. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena’ kanpaina martxan jarri du eskualdean. Horrela, urtarrilaren 21era arte, atuna eta sardinak oliotan, arroza, pasta, egoskariak, azukrea eta konpresak batuko ditu eskualdeko komertzioetan, hezkuntza zentroetan eta Frailetako klaustro alboko egoitzan. Azken honetan astelehenetik barikura 18:00etatik 20:00etara egongo da aipatutako produktuak batzen.

Besaldek adierazi duenez, otsailaren 25ean Donostiatik aterako den karabana honen helburu nagusia  da «saharar herriari ahalik eta elikagai kopuru gehien eroatea, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetan duten elikagai falta asetzeko». Horregatik, aurreko kanpainetan herriak erakutsitako “elkartasuna eta eskuzabaltasuna itxaroten du”.

Ildo honetan, Besaldek herriari, kontserba enpresei, hezkuntza zentroei, komertzioei, parrokiei, laguntzen duten Udalei, elkarteei (Bat Ez da Gitxi) eta kanpainan parte hartzen duten guztiei ematen duten laguntza eskertu die. Besaldek 2016an Saharara bidaltzeko 20.714 kg elikagai eta osasun material batu zituen.

 

 

10 / 01 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0