Prensa

Prensa

Udaltzaingoak prebentziozko kontrolak egingo ditu ibilgailuetan umeak dagozkien aulkietan daudela ikusteko eta mugikorren erabilera ekiditzeko

 

 

Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Udaltzaingoaren arduradunak, jakinarazi duenez, bideko segurtasuna bermatzeko helburuarekin, urtarrilean Udaltzaingoak kanpaina bat jarriko du martxan. Horrela, Udaltzaingoak prebentziozko kontrolak egingo ditu: alde batetik, umeak ibilgailuetan dagozkien segurtasun aulkietan daudela ikuskatzeko; eta, beste alde batetik, ibilgailuetan gidarien mugikorraren erabilera ekiditzeko. 

Umeei dagokienez, Udaltzaingoak gogoratu duenez, horien segurtasuna bermatzeko ezinbestekoa da arauak ezartzen dituen segurtasun aulkiak erabiltzea, adin eta pisuaren arabera. “1,35 m edo gutxiagoko adin txikiko guztiek beti ere euren adin eta pisuari egokitutako erretentzio sistema homologatua erabili behar dute”, azaldu dute. 

Ibilgailuaren aurreko eserlekuetan, hamabi urtetik beherako umeekin gidatzea guztiz debekatuta dagoela gogoratu dute, horretarako gailu homologaturik erabiltzen ez badute. Salbuespen modura, umeak 1,35 m edo gehiago dituenean segurtasun garrikoa erabili ahal izango dute. 

Ibarrolazak ohartarazi duenez, azken aldi honetan, Udaltzaingoa “12 urtetik beherako adin txikiko asko ikusten ari da aurreko eserlekuetan dagozkien segurtasun neurririk gabe; eta, segurtasuna bermatzeko, ezinbestekoa da horrelakoak ekiditzea”. Ildo honetan, adierazi duenez, Trafiko zuzendaritzaren datuen arabera, ibilgailuetan umeen segurtasun sistemen erabilerak %75ean murrizten ditu heriotzak eta %90ean zauriak. 

Beraz, Udaltzaingoak prebentziozko kontrolak egingo ibilgailuetan umeen segurtasun sistemak ondo erabiltzen direla ikuskatzeko. Horrela, lehenik eta behin, ibilgailu baten, umea dagozkion segurtasun sistema gabe ikusten badute, abisua eta erabilera egokiari buruzko informazioa emango diote gidariari. Bigarrenean, ibilgailu berdina umea dagokion segurtasun sistema erabili barik ikusita, isuna izango du. 

Mugikorraren kasuan ere berdin gertatuko da. Udaltzaingoak gogoratu duenez, gidatzen den bitartean guztiz debekatuta dago mugikorraren erabilera. Hortaz, Udaltzaingoak ibilgailuan gidari bat mugikorra erabiltzen ikusten badu, lehenengo aldi batean hori debekatuta dagoela gogoratuko dio, baina bigarrenean jarrera berdinean ikuskatzen badu, isuna jarriko zaio. 

Ibarrolazak adierazi duenez, era honetako kanpainak beharrezkoak dira bide segurtasuna bermatzeko. Horrela, Udaltzaingoak etorkizunean aipatutako kanpainaz gain, antzeko beste batzuk burutuko dituela jakinarazi du; esate baterako, epe laburrean, garrikoa ondo jarrita dagoen ikuskatzeko kanpaina abian jarriko du. 

12 / 01 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0