Prensa

Prensa

Bermeoko Udalak Bermeon dagoen Eraikuntzako hondakin geldoen hondakindegia bisitatu du

 

 

Bermeoko Udaleko ordezkari politikoek eta teknikoek joan den barikuan, urtarrilaren 13an, Bermeoko Arane-Gibelortzaga auzoan kokatuta dagoen Eraikuntzako Hondakin Geldoen hondakindegia bisitatu zuten, eta instalazioak eta prozedura lehen eskutik ikusteko aukera izan zuten. 

Ordezkari politikoei dagokienez, Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzu eta Udaltzaingoko zinegotziak, Pedro Bilbao EAJko zinegotziak, eta Xabier Ortuzar Guzaneko zinegotziak, parte hartu zuten bisitan. Teknikoen aldetik, Zerbitzu eta Urigintzako teknikariak, Udaltzaingoko ordezkariak eta Santi Murua, Berualako zuzendaria, egon ziren hondakindegian. 

Bertan, Eraikuntzako Hondakin Geldoen hondakindegiaren instalazioak ikusteko aukera izan zuten. Horrez gain, bertako arduradunaren eskutik, hondakindegian eraikuntzaren hondakin geldoen tratamenduari eta prozesuari buruzko azalpenak jaso zituzten, zelan batzen, sailkatzen eta birziklatzen diren azaldu baitzien Bermeoko Udaleko ordezkariei.

 

 

16 / 01 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0