Prensa

Prensa

IT Txartelak lortzeko 72 orduko trebakuntza ikastaroa eskainiko da Bermeoko KZgunean apirilaren 24tik aurrera

Bermeoko Udaleko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak  IT Txartelak eskuratzeko 72 orduko trebakuntza ikastaroa antolatu du, apirilaren 24tik ekainaren 2ra Bermeoko KZgunean. Izan ere, informatikako ezagutze ziurtagiriak gero eta gehiago eskatzen dira, oposizioetan zein sektore pribatuko lanpostuetan. Esate baterako, euskal administrazio publikoek IT Txartelaren ziurtagiria eskatzen dute lanpostu publiko jakin batzuk eskuratzeko eta euren langileei emandako prestakuntza ziurtatzeko.

Horrela, IT txartelak eskuratzeko ikastaroa astelehenetik eguenera izango da,  arratsaldeko ordutegian, 16:00etatik 19:00etara, hain zuzen ere.
Parte hartzen dutenek, Office osotzen duten hainbat programei buruzko prestakuntza jasoko dute: WordExcelAccessPowerPointInternet eta Outlook.

IT Txartela informazio teknologietan oinarrizko gaitasuna egiaztatzeko sistema da, hau da, pertsona batek tresna informatikei buruz eta Interneten inguruan daukan ezagutza egiaztatzen du.

Parte hartzeko interesa dutenek inskripzino-formularioa bete beharko dute eta Bermeoko GIZen aurkeztu (Gizarte eta Kultura Etxea, 1. solairua) edo giz@bermeo.eus helbide elektronikora bidali. GIZen bertan apuntatzeko aukera dago ere bai.

Izen-ematea apirilaren 6ra arte egongo da zabalik. Ikastaroko parte-hartzaile kopurua mugatua da, beraz, eskainitako plaza-kopurua nahikoa ez bada, inskribatu diren guztien artean zozketa egingo da. Ohi legez, izena ematerako orduan eta taldea osatzerakoan, Bermeon erroldatutako 35 urtera arteko gazte bermeotarrek lehentasuna izango dute. Ikastaroaren matrikula 70 eurokoa da.


29 / 03 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0