Prensa

Prensa

Tonpoiaren paisaia berreskuratzeko ekintza plana egingo du Bermeoko Udalak

 

 

Tonpoiaren paisaia berreskuratzeko plana martxan jarri du Bermeoko Udalak. Irune Ormaetxeak, Bermeoko Urigintza zinegotziak, azaldu duenez, lehenengo fase batean Talatik Tonpoirako inguru guztia aztertuko da, paisaiaren egoera zein den ikusiko da eta bere ahulgune eta indar-guneak identifikatuko dira; ondoren, herritarrekin batera, ekintzak diseinatu ahal izateko. 

Ormaetxeak adierazi duenez, Tala eta Tonpoia Bermeoko “toki zoragarriak” dira; hori dela eta, “gune horiei ahalik eta aprobetxamendurik egokiena emateko azterketa sakon bat egitearen beharra argi ikusi dugu”. 

“Gure ustez, gune horrek aukera ematen du herri ortuak sortzeko eta egokia izango litzateke Tonpoirako sarbidea ezartzea eta ibilbide bat sortzea Bermeoko Talatik Aritzatxu hondartzaraino. Hala ere, lehenengo diagnostikoa egin behar da eta hortik aterako diren ondorioak herritarrekin batera aztertu nahi ditugu, Tonpoi eta Talako inguru hori guztion artean ordenatzeko eta erabilerarik onena emateko”, azpimarratu du. 

Horrela, Bermeoko Udalak plan hori egiteko lanak esleitu ditu. Plana egiteko, lehenik eta behin egoeraren diagnostikoa egingo da; hau da, paisaia eta paisaiaren dinamikak aztertuko dira. Ondoren, paisaiaren kalitateari dagokionez bilatzen diren helburuak zehaztuko dira, eta, azkenez, ekintza programa definituko da. Ekintza programa herritarrekin batera aztertuko da. 

 

15 / 11 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0