Prensa

Prensa

'Mila ezker' liburuaz aritzeko irakurleen txokoa eguenean, otsailaren 15ean

 

Bermeoko Udal Liburutegiak, eguenean, otsailaren 15ean, Garbiñe Ubedaren ‘Mila ezker’ liburuaz aritzeko irakurleen txokoaren saioa hartuko du arratsaldeko 18:30ean, Arrate Egaña idazleak dinamizatuta.

 

Garbiñe Ubeda idazlearen ‘Mila ezker’ liburuaren argumentua honela laburbildu daiteke: “Ezkerra baldin bazara, zeu protagonistatzat zaituen liburua aurkitu duzu. Eta ezkertia ez bazara, ulertuko duzu eragozpen ugarirekin topo egiten dutela ezkerrek: eskolan, sukaldean, ehizan eta arrantzan, guraizeekin, musika tresnekin, ordenagailuaren xaguarekin, argazkiak egitean, erlojuaren orratzak mugitzeko orduan...”

 

Garbiñe Ubedaren saiakera labur honen asmoa ez da, ordea, auto-laguntzazko liburu bat eskaintzea, are gutxiago kontu-hartze zerrenda bat osatzea; baizik eta ezkerra izateari buruz jardutea. Helburu apal horrekin arakatu ditu artea, musika, literatura, kirola, logika, matematika, fisika, kimika, genetika, neurologia edo psikiatria gaiak.

 

Irakurleen txokoan parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua, eta saioaren egunerako irakurri. Irakurle txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira, eta euskaraz sortuta edo itzulita dagoen liburu bati buruz hitz egiten dute.

Dinamizatzailearekin batera talde giroan izaten diren saio hauetan, literaturari buruzko solasaldiak indartu eta euskal literatura eta idazleen lana ezagutzera eman nahi da.

 

14 / 02 / 2018

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0