Prensa

Prensa

Erroxape abesbatzak kontzertua eskainiko du maiatzaren 29an, martitzenean, Udalaren Zaharren egoitzan

 

Bermeoko Erroxape abesbatzak kontzertua eskainiko du  Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako lorategian, datorren martitzenean, maiatzaren 29an, eguerdiko 12:00etan. 

Erroxape abesbatzak urtean zehar landutako zazpi kantuz osatutako errepertorioa eskainiko die bertako egoileei. Horietako kantu batzuk ezagunak izango dira, hala nola, Kaxianoren Itsasontzi batean, Joxe Migelen batela , Ixil-ixilik edota Bermeoko herri kantuen pot-pourria. 

Joan den maiatzaren 22an ere, Bermeoko Musika eskolako irakasleek kontzertua eskaini zuten Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako lorategian; izan ere, ekimen horiek Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzak eta Bermeoko Udal Musika Eskolak elkarlanean egoitzako egoiliarrak musikarekin gozatu ahal izateko martxan jarri duten programaren barne daude. 

 

 

25 / 05 / 2018

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0