Prensa

Prensa

Bermeon grabatutako galernari buruzko '100 alargunen dantza' abestiaren bideoklipa proiektatuko da domekan, azaroaren 18an, Nestor Basterretxea aretoan

 

Azaroaren 18an, domekan, eguerdiko 12:30ean, Nestor Basterretxea Aretoan, Thierry Biscary kantari konpositorearen ‘100 alargunen dantza’ abestiaren bideoa proiektatuko da. Abesti horrek Bermeon 1912ko abuztuan gertatutako galernari buruz hitz egiten du eta bideoklipa Bermeon graba dute  Alkartasuna Dantza Taldeko eta Lekittoko dantza taldeko emakumeen parte hartzearekin. Sarrera dohainik da.    

‘100 alargunen dantza’ Thierry Biscary-ren ‘Manex eta Kobreak’ diskoko abesti bat da. Disko hori kantari konpositorearen proiekturik pertsonalena da. Berrian egindako elkarrizketa batean Thierry Biscaryk adierazten duenez, ‘100 alargunen dantzan’ Bermeoko galernaren historia jasotzen da.  “Duela ehun urte hango ehun bat marinel itsasoan zendu ziren. 100 alargunen dantza kantatzen du. Asmatu dut alargunek drama hori pasatzeko dantzatzen dutela elkartasun dantza bat. Joan naiz horrekin Uxue Alberdirengana, eta idatzi dit testu bat”, esaten du Biscaryk elkarrizketan .  

Horrela,  ‘100 alargunen dantza’ren  bideoklipa Bermeon graba da eta gure herriko hainbat toki du eszenatoki, besteak beste, Goiko plaza, Tonpoia eta San Juan Portale. Gainera, bideoklipean Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeko eta Lekittoko dantza taldeko emakumeek parte hartu dute. 

1912ko galarrena XX. mendeko lan istripurik handiena izan zen. Matxitxakoko lurmuturretik 45 milatara arrantzan zeunden 143 arrantzale hil ziren, euretatik 116 bermeotarrak, eta besteak inguruko herrietakoak, Elantxobe, Lekeitio eta Ondarroakoak, hain zuzen ere. 

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak eta Bermeoko Udalak herritar guztiak gonbidatu dituzte bideoa ikustera domekan, azaroaren 18an, 12:30ean, Nestor Basterretxea aretoan. 

 

12 / 11 / 2018

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0