Prensa

Prensa

Ines Mugika Gabantxo bermeotarrak 100 urte bete ditu eta Erroxapek eta Bermeoko Udalak omenalditxo bat egin diote

 

Inés Mugika Gabantxo bermeotarrak gaur, urtarrilaren 10ean, ehun urte bete ditu eta hori ospatzeko Erroxape Emakumeen taldeak eta Bermeoko Udalak omenalditxo bat egin diote.

Horrela, Inés Mugika bere familia eta lagunekin batera Bermeoko Agirre tabernan urtebetetzea ospatzen zuen bitartean, Erroxapeko Emakumeek abestu egin diote eta elkarteko kideek eta Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, lorak eta bonboiak oparitu dizkiote Inés Mugikari.

Inés Mugika 1919. Urtean jaio zen, Erremedio kalean bizi izan zen urte asko. Bi alaba ditu Inesek, lau loba eta sei biloba eta “emakume langilea da, jostuna izan da Inés, etxerik etxe joaten zen jostun lanetan”. Gerra aurretik Batzokian egon zen lanean eta gerra garaian Frantzian egon zen.

Gaur egun, 100 urterekin Inés egunero irteten da kalera kafetxoa hartzera. Bizipen asko ditu Inesek bere 100 urteetan eta familiak, herritarrak, Erroxape emakume taldeak eta Bermeoko Udalak bihotz bihotzez zoriondu nahi dute emakume hau.

10 / 01 / 2019

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0