Prensa

Prensa

Bermeoko Udaleko Bermesex zerbitzua sexualitate heziketa afektibo tailerrak eskaintzen ari da herriko ikastetxe guztietan

 

Bermeoko Udalaren Sexologia Orientazio Zerbitzuak, Bermesex-ek, 2018/2019 ikasturte honetan sexualitate heziketa afektibo tailerrak eskainiko ditu herriko 2. zikloko ikastetxe guztietan. 

Bermeoko Udaleko Gazteria zerbitzuak azpimarratu duenez, Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxean lehenengo urtez DBH2. eta DBH4. mailetako ikasleentzako tailerrak egin dira. Sexualitate heziketa afektiboak burutzeko saioak, otsailaren lehenengo astean egin ziren, eta DBH4. mailarekin otsaileko azken astean. Guztira, klaseko 8 orduko tailerrak egin ziren. 

Irakasleen balorazioa “oso positiboa” izan da eta ikasleek ere “oso dibertigarria” izan dela eta “asko ikasi dutela” adierazi dute. Bermesex zerbitzuak norbanako sexualitatea modu onuragarrien eta positiboen bizitzeko baliabideak sortzea dauka helburu nagusi, jendartearen  aniztasuna errespetatuz. 

Joan den astean, martxoaren 11tik 15era arte, Eleizalde ikastolan DBH4. mailakoengana hurbildu zen zerbitzua eta maiatzean, berriz, Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko 1. mailako ikasleengana hurreratuko da. 

Horrez gain, urte osoan zehar (udan izan ezik) Bermesex zerbitzuarekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia 644 898 661 eta posta elektronikoa bermesex@bermeo.eus erabili ahal dute. 

Bermesex zerbitzua doakoa eta konfidentziala da. Gainera, herriko gazte, heldu, irakasle, guraso, hezitzaileei… arreta zerbitzua eskaintzen die, barikuero Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko 2. solairuan, 16:00etatik 17:30era. 

Bermesex zerbitzua sare sozialetan:

- Skype: orientazio.zerbitzua
- Facebook: Orienta Zerbitzua
- Twitter: @sexorienta

 

22 / 03 / 2019

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0