Prensa

Prensa

Bermeoko ikastetxeak bertsotan buru belarri.

Hirugarren urtez jarraian, irailaren amaieran hasi zan martxan ‘Gu ere Bertsotan’ egitasmoa Bermeoko ikastetxeetan. Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak sustatutako egitasmoa da ‘Gu ere Bertsotan’, eta Bizkaiko Bertsozale elkartearen eskutik, lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako 180 ikasle inguruk landuko dabe bertsolaritza ikasgeletan 2015/16 ikasturtean. Derrigorrezko Bigarren Heziketan be bat bateko talde bi egongo dira martxan aurton, Eleizalde Ikastolan eta Ignacio Arozena Institutuan, hain zuzen.

Hasi barri dan ikasturte honetan, Bermeoko Eleizalde Ikastola, San Frantzisko HLHI eta Sagrado Corazón ikastetxeak dira proiektuan parte hartuko dabenak, Ignacio Arozena BHIko DBHko ikasleekaz batera.

Ahozkotasunetik abiatuz, hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak lantzen dabez ikasleek ‘Gu ere Bertsotan’ proiektuaren bitartez. Astero edo hamabostero, ordu batez, bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza jasotzen dabe ikasleek, urtean zehar egiten diran jaialdietarako bertsoak prestatu eta jendaurrean zelan egon eta zelan jokatu lantzen dabe bertsolaritza klaseetan.

Material osagarria, bertso jolas, ariketa barri, entzunaldi,  bertso bideo eta ikus entzunezko baliabideez osotuko da egitasmoa, eta ikasturtean zehar, ganera, hainbat ekintza egingo dira.

AURREKARIAK

2013/2014 ikasturtean, Bermeoko Udalaren, Bermeoko ikastetxeen eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen arteko alkarlanaren bidez, epe luzeko erronka bateri hasikera emon jakon. Guztion artean, etorkizunean Bermeon bertsozaleak, bertsolariak, epaileak, gai jartzaileak… egon daitezan lanean hasi ginan. Hezkuntza Arautuan oinarriak ipintzea izan da lehen pausoa baina proiektua hasikeratik egon da herrira begira. Holan ba, herri mailako bertso eskola bat izatea da helburua.

 Ganera, ikastetxe barruan egindako lana kalera atarateko asmoagaz, 2015/2016 ikasturteari amaiera emoteko, ikastetxe eta bat-bateko talde guztien arteko bertso topaketa egingo da.

28 / 10 / 2015

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0