Prensa

Prensa

Zahartzaro aktiboa bultzatuz! Esperientziadun jendearekin musika tailerra.

Zahartzaro aktiboa bultzatuz eta musika ardatz hartuta Sancti Spiritus Udal egoitza eta musika eskolaren artean,  programa berri batekin hasi gara, esperientziadun jendearekin musika tailerra. Eguaztenetan egoitzatik musika eskolara 5 pertsona joaten dira, musika klase ezberdinak jasotzera.

Lantzen diren aldeak hauek dira:

·         Egoitzatik kanpo aktibitate bat egitea

·         Taldeko partaide sentitu

·         Gustura sentitu

·         Estima pertsonala eta soziala hobetu

·         Memoria landu

·         Psikomotrizitatea landu.

Tailerra urrian hasi da eta balorazio oso positiboa da , egoileak oso gustura sentitzen dira eta astero hurrengo klasea noiz helduko den zain daude.

02 / 11 / 2015

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0