Prensa

Prensa

Busturialdeko Gazteria Zerbitzuek "EKINTZAILETZA ASTEA" antolatu dute Abenduaren 16tik 18ra.

"Lana Bilatzea, Lana Da" programaren barruan kokatuta dago

Busturialdeko Ekintzailetza Astea izango da abenduaren 16tik 18ra eta bere helburuak hauek izango dira: ekintzailetza kultura hedatzea, Busturialdeko eskualdean lana eta aberastasuna bultzatzea eta eskualdeko ekonomia sustatzea. Horretarako, gai hauek jorratuko dituzten mahai ingurua eta  hitzaldiak antolatu dira eta aste horri amaiera emateko, ‘Busturialdeko II. Enpresa Ideia Lehiaketaren’ sari banaketa egingo da ostiralean.

 Ekintzailetza Astea abenduaren 16an, asteazkenean, hasiko da Busturialdeko Enplegu Zerbitzuen buruzko hitzaldi batzuekin. Hitzaldi hauetan eskualdeko Lanbide, Behargintza, Lanbide Ekimenak eta Urremendi Landa Garapen Elkarteko arduradunek gazteentzako eskualdean dauden enplegu zerbitzuei buruz hitz egingo dute. Hitzordua 19.00etan izango da Bermeon, Gizarte eta Kultura Etxean.

 Abenduaren 17an, berriz, eskualdeko gazte ekintzaileen mahai inguru bat izango da. Horretan, eskualdeko lau ekintzailek parte hartuko dute (Tribispe Baserria, AKA Garagardoa, Nanike Baserria eta Ganbara Hostel Bilbao) eta beraien esperientziak azalduko dituzte. Mahai ingurua Gernika-Lumoko Astran izango da, 18:00etan, eta horretan parte hartzeko ez da aurretiaz apuntatu behar.

 Ostiralean, Ekintzailetza Asteari bukaera emateko, 'Busturialdeko II. Enpresa Ideia Lehiaketa'ren sari banaketa egingo da Gernikako Elai-Alai aretoan, 13:00ean. Denetara, 15 enpresa ideia edo enpresa aurkeztu dira bigarren edizio honetara. Lehiaketa, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da eta 6.000 € banatuko dira sarietan.

 'Ekintzailetza Astea', Arratzu, Bermeo, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Sailek antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Gaztedi Busturialdea' proiektuaren barne.

 

 

11 / 12 / 2015

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0