Albisteak

Albistea

Nestor Basterretxea aretoko zinemaren denboraldi berria barikuan hasiko da 'Cuerpo de Elite' pelikularekin

 

Udako oporrak igarota, Nestor Basterretxea Aretoko zinemak denboraldi berria hasiko du barikuan, irailaren 30ean, ‘Cuerpo de Elite’ pelikularen proiekzioarekin.  

Ordutegiei dagokienez, zazpi urtetik gorakoentzako ‘Cuerpo de Elite’ umorezko pelikula, barikuan, irailaren 30ean, 22:00etan ikusteko aukera egongo da,  zapatuan urriaren 1ean, 19:30ean eta 22:00etan, eta domekan, urriaren 2an, 19:00etan. Astelehenean, urriaren 3an, ikuslearen egunean, 16:30ean, 19:00etan eta 21:30ean ikusi ahal izango da ‘Cuerpo de Elite’ filma. 

Nagusien sarrerak 5,20 euro dira, umeen pelikulenak 4, 20 euro eta ikuslearen egunean 4,50 euro da sarrera. 65 urtetik gorako nagusiek ikuslearen egunean 16:30etako saioan 3 euroko sarrera murriztua dute. 

Urrian zehar hainbat estreinaldi izango ditugu, hala nola, ‘Gernika, ‘Capitan Fantastic’, ‘Florence Foster Jenkins’ eta ‘El hombre de las mil caras’ pelikulak ikusteko aukera egongo da Bermeoko Nestor Basterretxea aretoko zineman.

 

26 / 09 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0