Albisteak

Albistea

'Nire ahizpa perfektua' filma apirilaren 28an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, dohainik

 

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne,  apirilaren 28an, barikuan, "Nire ahizpa perfektua" filma ikusteko aukera egongo da Bermeoko Nestor Basterretxea zinema aretoan, 19:00etan. Pelikularen proiekzioa doan izango da.


Stella (Rebecka Josephson) nerabezaroko mundu liluragarrian sartzen denean, bere ahizpa eta eredua den Katja-k (Amy Deasismont) elikadura arazoak ezkutatzen dituela ohartzen da. Gutxi gutxika gaixotasunak familia bitan banatzen du. Jelosia, amodio eta traizioaz ari den istorio bat, adeitasun, sakontasun eta umorez hamaika urteko neskato baten ikuspuntutik kontatua.

Pelikula 2015ean estreinatu zen eta nerabezaroan ematen diren elikadura arazoen gaia lantzen du. Pelikulak 95 minutuko iraupena dauka eta jatorrizko hizkuntzak suediera eta ingelesa dira. Bermeon euskarazko azpitituluekin eskainiko da.

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa Donostia Kulturak kudeatzen du Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin. Filmazpit programak, Euskadiko eta kanpoko hainbat zinemalditan, jorratzen dituzten gaiengatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko.


Ondoren, filmen katalogoa erabiltzaileen esku jartzen du proiekzio ez komertzialak antolatzeko. Erakundeek, udalek, kultur eragileek edota irakaskuntza zentroek programatu ahal dituzte saioak. Film guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira. Ondoren, filmen katalogoa erabiltzaileen esku jartzen du. Katalogora gehitu diren azken filmak "Eskerrik asko, ugazaba!" eta barikuan Bermeon eskainiko den "Nire ahizpa perfektua" dira.

Bermeoko Udalak Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa ekarri du aurten Bermeora eta, horrela, urtarrilean “Udako amodio bat” filma proiektatu zuen, otsailean “Fènix 11:23”, eta barikuan, apirilaren 28an, “Nire ahizpa perfektua" proiektatuko du. Herritar guztiei pelikula hau ikusteko gonbitea luzatu die.

25 / 04 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0