Albisteak

Albistea

Bermeoko Arrain Azokan euskaraz bizitzeko aukera

 

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean izango da, eta bertaratzen diren guztiek egitarau zabalarekin gozatzeko eta euskaraz bizitzeko aukera izango dute. 

Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak, azaldu duenez, Udalak Arrain Azokan Bermeoko tabernetan euskal musika entzuteko aukera zabaldu nahi du, eta, horretarako, Spotifyn zerrenda publikoa sortu du (Bermeo_Euskeraz Arrain_Azoka_2017_Euskeraz). Zerrenda erabiltzera gonbidatzen ditugu tabernariak, guztiok euskaraz dantzatzeko eta gozatzeko aukera izateko”, nabarmendu du. 

Horrez gain,  Udalak herriko hainbat eragileekin elkarlanean martxan jarri duen ‘Geuk eus’ euskaraz bizitzeko 1.000 arrazoi kanpaina aurten ere Bermeoko Arrain Azokan presente egongo dela adierazi du; izan ere, maiatzaren 19an, 20an eta 21ean bere karpa propioa izango du, bideo-photocall karpa, hain zuzen be. 

Bertan Kalinpanek lagunduta, nahi duten pertsonek euskaraz egiteko arrazoiak azaldu ahal izango dituzte barruan grabatuko diren bideoetan zein kanpoan aterako dituzten argazkietan. Helburua 100 bideo egitea eta 300 argazki ateratzea izango da. 

Hortaz, Agirrek jende guztia animatu du “Arrain Azokan euskaraz egiteko dituzten arrazoiak azaltzera, guztion artean eta era benetan dibertigarrian, euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko”.  “Beraz, erdu danok Geuk eus karpara eta dantzatu dezagun guztiok euskaraz”, azpimarratu du. 

 

 

17 / 05 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0