Albisteak

Albistea

Aurten ere Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleek eta Zaharren Udal egoitzaren adinekoek denbora partekatu dute euren arteko loturak indartuz

 

Azken ikasturteetan bezala eta esperientzia “oso positiboa’ dela baloratuta, aurtengo ikasturtean ere hezkuntza proiektu baten barne, Sagrado Corazón Ikastetxeko LH4ko ikasleak astero egun baten joan dira Bermeoko Sancti Spritus zaharren udal egoitzako adineko pertsonekin denbora librea partekatzera. “Horrela, gazteek eta nagusiek hitz egin, jolastu eta hainbat ekimen elkarrekin egiten dituzte, euren arteko loturak indartuz”, azpimarratu dute antolatzaileek. 

Programa hori 2013-2014 ikasturtean jarri zuten martxan lehenengo aldiz, eta Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuak eta Sagrado Corazon ikastetxeak adierazi dutenez, esperientzia hori horietan urte guztietan “aberasgarria” izan da guztientzat. Euren esanetan, “gazteek eta adinekoek elkarrengandik gauza asko ikasten dituzte eta momentu politak eta dibertigarriak igaro ere bai”.   

Horrela, Sagrado Corazón Ikastetxeak 2016-2017 ikasturtean ere ikasleen eta Udalaren egoitzako nagusien arteko topaketak abiarazi ditu.  Ekimen horrekin Sagrado Corazón ikastetxearen helburua da “nagusienganako gazteen sentsibilizazioa; izan ere, gaurko gizartean adinekoak askotan gutxietsiak dira eta topaketa horiekin jarduera horiek saihesten dira”.  

Sagrado Corazon ikastetxeak ekimen hori eskola proiektuaren barne sartu du GAZTE-NAGUSI izenarekin. “Beraz, ez da ekintza puntual bat, ikastetxearen hezkuntza proiektuan atal bat baino”, azaldu du Sagrado Corazón Ikastetxeak.

Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleen eta zaharren udal egoitzako egoiliarrren arteko topaketak urrian hasi ziren eta ikasturte osoan zehar izan dira. “Gazte eta adinekoen topaketa horien bitartez generazio ezberdinen arteko loturak sortzen eta lantzen saiatzen gara, elkarrengandik ikasi eta momentu politak bizitzen dituzte gazte zein nagusiek, egia bihurtuz aspaldiko esamoldea: izan direlako gara”, adierazi dute. 

21 / 06 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0