Albisteak

Albistea

Aintzinako azoka, tailerrak eta kale animazioa Bermeoko Alde Zaharrean urriaren 21ean eta 22an XIV. Bermistorian-en

 

 

Urriaren 21ean eta 22an izango den XIV. Bermistorian-en barne hainbat izango dira Bermeoko Alde Zaharrak hartuko dituen ekimenak, besteak beste, antzinako azoka, tailerrak, arkuzko tiroaren taldeak antolatutako jaurtiketak, Izaro abesbatzaren kalejira eta kale animazioa. 

Aingeru Astuik, Bermeoko Kultura zinegotziak, erdi aroan giroturik dagoen Bermistorian-en berri eman du gaur egindako prentsaurrekoan. Astuiren esanetan, Bermistorian-en “herritarrak eta kanpotik datozen pertsonek Bermeon antzinako garaietara eramango gaitun giro alaian murgilduko dira”. 

Bermistorian-en protagonista garrantzitsu bat, urtero moduan, zapatuan eta domekan, urriaren 21ean eta 22an, hain zuzen ere, Alde Zaharrean egingo den antzinako azoka izango dela adierazi du. Azokan, produktu ezberdinen erdi aroko 50 saltoki inguru egongo dira. Horietan, besteak beste, gaztak, eztia, hestebeteak, txokolateak, bitxiak, narrua, loreak, zilarra, kremak, xaboia, buztin eta zeramika-lanak eta arropak ikusi eta eskuratu ahal izango dira. 

Horiez gain, Astuik adierazi duenez, asteburuan arkuzko tiroaren taldeak antolatutako jaurtiketak, Izaro abesbatzaren kalejira, Lodosako piperrak erreta, zeramika tailerrak, loren tailerrak eta kale animazioak “herrian giro polita sortuko dute, Bermeo Erdi Arora eramanez”. Bestalde, umeek ere bere tokia izango dute Bermistorian; izan ere,  haurrek Alde Zaharrean oholezko jokoekin jolasteko aukera izango dute. 

Zapatuan, urriaren 21ean, goizeko 10:00etatik 15:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara, eta domekan, urriaren 22an, 10:00etatik 15:00etara disfrutatu ahal izango dugu antzinako azokarekin eta bere baitan antolatzen diren ekimenekin”, azaldu du Astuik. 

Kale animazioa 

Kale animazioak Bermeoko herria erdi aroan murgiltzea ahalbideratuko du. Horrela, zapatuan, urriaren 21ean, 12:00etan, 13:00etan, 17:30ean, 19:00etan kale animazioarekin gozatzeko aukera izango dute bermeotar zein kanpotik datozen pertsona guztiek. Gainera, gaueko 21:00etan ikuskizun berezia eskainiko da egunari bukaera emateko., Domekan, urriaren 22an, kale animazioa goizeko 12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan izango dugu Bermeoko Alde Zaharrean. 

Astuik herritar guztiak eta kanpotik datozen pertsona guztiak Bermistorian-en barne egingo diren ekimen ezberdinetan parte hartzera gonbidatu ditu, “mota askotako jarduerekin disfrutatzeko aukera hobezina izango dute eta”. 

Antzinako azoka dela eta, urriaren 21ean eta 22an Alde Zaharrean ibilgailuekin ez ibiltzea eskatu du. Bestalde, Bermistorian antolatzen lagundu duten guztiei eskerrak eman die. “Euren laguntza ezinbestekoa da Bermistorian antolatu ahal izateko”, nabarmendu du. 

10 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0