Albisteak

Albistea

Bermeoko 18-35 urte bitarteko gazteek Alde Zaharrean etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea oraindik irekita

Bermeoko Udalak gazteei emantzipazio bidean lagundu nahi die eta, aldi berean, Alde Zaharra biziberritzeko beste pauso bat eman

 

 

Bermeoko 18-35 urte bitarteko gazteei Alde Zaharrean etxebizitzen alokairua ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak onartu zituen Bermeoko Udalak, eta laguntza horiek eskatzeko epea oraindik irekita dago abenduaren 31ra arte. Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, azpimarratu duenez, diru-laguntza horiek hainbat helburu dituzte: alde batetik, gazteei emantzipazio bidean laguntzea, eta, bestetik, Alde Zaharrera gazteak erakartzea, etxe hutsak merkaturatuz, Alde Zaharra biziberritzeko helburuarekin. 

Orain arte hamar eskari aurkeztu dira, baina oraindik  epea irekita dago eta Alde Zaharrean alokatzeko diru-laguntzak jaso nahi dituzten gazteek 2017 amaitu arte eskariak aurkeztu ahal izango dituzte Berhaz bulegoan. Eskatzaileek 18 eta 35 urte bitarte izan behar dituzte, eta pisua bakarrik, bikotekidearekin edota beste pertsona batzuekin alokatu ahal izango dute. Alokairuak gutxienez urte beteko iraupena izango du. 

Diru-laguntzei dagokienez, diru sarreren araberakoak izango dira, hileko alokairuaren prezioaren %50a izango da, eta, pisuko, gehienez, 200 euro. Deialdi horren kontura jaso daitekeen diru laguntza 2017ko errentari dagokiona izango da. 

Alde Zaharra biziberritzeko gazteei zuzendutako diru laguntza programa honen informazio guztia Bermeoko Udalaren webgunean www.bermeo.eus (bit.ly/2ugMyiC) eskuratu ahal izango da. Interesatuek euren eskura eskari orriak izango dituzte,  horiek bete eta Berhazen aurkezteko. 

 

17 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0